Sagardotegi denboraldian murgildu gara bete-betean, eta sasoi honetan aukera ederra dugu sagardotegian bertan, upategian, txotxean sagardoaz gozatzeko. Dena den, Borda Ardoaken sagardo eskaintza botilan urte osoan dugu, zuk etxera eraman dezazun urteko edozein momentutan. Hain zuzen, honako sagardo eskaintza zabala dugu:

-Aburuza: Gorenak, Euskal Sagardoa eta Euskal Sagardoa Premium.

-Arizia.

-Zapiain: Gorenak, Euskal Sagardoa eta Euskal Sagardoa Premium.

-Saizar: Gorenak eta Euskal Sagardoa.

-Gaztañaga: Gorenak

-Rufino.

Gipuzkoako sagardo ezagunak dira guztiak, eta botilaka edo kaxaka eraman ditzakezu; zuk nahi bezala. Gainera, Aburuza, Saizar eta Zapiain sagardotegi-markekin botila hutsak itzul ditzakezu dendara, eurek berriz erabili ditzaten. Hain zuzen ere, botila hutsak balio duena itzuliko zaizue botila entegatzeko momentuan bertan.

Sagardoaz gain, beste produtu berezi bat ere saltzen dugu honekin harremana duena. Hala, Zarauzko Arizia sagardotegi eta jatetxean bermuta ere produzitzen dute sagardoarekin. Baita guk saldu ere. Edari eder askoa da, aperitibo eta postre gisa edateko oso interesgarria.

Izan ere, sagardoa, produktu gisa, Borda Ardoak enpresan beti oso presente izan dugu. Izan ere, sortu ginenetik lan egin izan dugu sagardotegiekin, eta pixkana-pixkana sagardo eskaintza handitzen joan gara, gaur dugun ugaritasun handia edukitzera heldu arte.