Edari eta elikagaien saltzaile eta hornitzaileak gara.
Bigarren belaunaldian diharduen enpresa familiar bat gara, eta egun, hiru anai-arreba eta lan talde profesional batek osatzen dugu Borda Ardoak. Gure produktuen zuzeneko salmentarako denda bat dugu Zarautzen (Foruen Kalea, 12).
Gure Denda Zarautzen
Zarautzen bihotzean kokatua, gure denda fisikoa herritarren eta bisitarien topaleku bihurtu da.
Tratu hurbila eta aholkularitza profesionala dira gure bereizgarriak. Ardo bakoitzaren historia eta ezaugarriak ezagutzen lagunduko dizugu.
Foruen Kalea, 12 · Zarautz
Biltegia eta Logistika
Banaketa profesionalerako instalazio modernoak ditugu. Gure biltegiak produktuen baldintza optimoak bermatzeko diseinatuta daude.
Hemendik koordinatzen dugu Gipuzkoa osora iristen den gure banaketa sarea, ostalaritza eta enpresetara zuzendutako zerbitzu azkar eta fidagarria bermatuz.
Zerbitzu hurbila eta profesionala
Komertzialak ditugu ostalaritza, elkarte gastronomiko, enpresa… aholkularitza eta salmenta pertsonalizatuak eskaintzeko.
Banaketa zerbitzurako ibilgailu propioak ditugu, gure instalazioetatik zuzenean bezeroarengana iristeko ahalik eta modu egokienean.
